Jolas eta hezkuntza eremu berria eskola aurrean

Eskola aurrean jolas- hezkuntza eremu berri bat egiteko lanak hasi dira aste honetan.

Eskola aurrean jolas- hezkuntza eremu berri bat egiteko lanak hasi dira aste honetan.

 

Ikasturte osoan eskola aurre alderako proposamenak, ideiak, ekarpenak jasotzen aritu gara. Kanpo Espazioa Batzordeak gidatu du prozesu guzti hau. Parte hartzailea izan da ibilbidea eta bereziki ikasleengandik jaso dira ideiak. Bildutako guzti hori kontutan izanez,  KIMUBAT-ek proposamen proiektu bat egin zuen. Hasierako proposamen hari hainbat ekarpen egin ondoren, behin betiko proiektua osatu zen eta udan ia lanak martxan dira.

 

Kanpo Espazioaren eraldaketarako Batzordea 2018-2019 ikasturtean jarri zen martxan. Lehen ikasturte hartako ibilbidea BIDEO honetan jaso zen. Ordutik asko izan dira egindako lanak: rokodromoa, lurra margotzea, arbelak kanpoko hormetan jartzea, parkeko txikiko iglua margotzea, hondartegia, Haurreskola ondoko mahai eta aulkiak, Olalde parkeko bilgunea, frontoiko zutabeetako esaerak… Orain arteko lan hauek  guraso, irakasle eta ikasleen artean egin dira, auzo lanean.

 

Abiatu berri diren lanetan (KIMUBAT-ek aurrera emango duena), ikasleen  eta beste eragileen zenbait ideia jasotzen dira, ez guztiak ordea.  Jasota ditugu  beraien proposamen idatziak, marrazkiak, argazkiak, planoak  … Pixkanaka gauzatuko dira, datozen ikasturteetan.

 

Lan hauen kostuak handiak izan ohi dira.  Finantzaketa Udalaren eta Foru Aldundiaren ekarpenen bidez egingo da eta beste zenbait ekarpen jasotzeko bideak ere aztertuko dira.

 

Udalak eta eskolak, hitzarmen bat sinatu dute. Bertan, besteak beste, adierazten da udalak diruz lagunduko duela proiektuak eremuaren erabilera publikoa izango dela eta mantenua udalaren esku geldituko dela.

2022-2023 ikasturtean eremu berri hau erabiltzeko aukera izango dugu guztiok.