"Ispiluari begira" saioa 2. mailako ikasleek UEMAren eskutik

Urtarrilean 2. mailako ikasleek "Ispiluari begira" saioa izan zuten UEMAren eskutik. Saioa horretan familietako hizkuntza ohiturak aztertzen eta lantzen dira. Egindako hausnarketa familiei aurkezten zaie saioaren amaieran. Urtero bigarren mailakoekin egin ohi den saioa da. Saioaren ondoren ikasle eta familiek euskararen alde egitekoa konpromisoak hartzen dituzte. 

UEMAk proposatu du bere ondorioetan, gurasoentzako saioa bat antolatzea. Beraz laster iragarriko da data eta ordua.

Bestalde, urtarrilean Irakasleentzat ere antolatu zen saio bat, "ikasgela euskarari eusteko irakasleentzako jarraibideak". Hau izan da irakasleentzat  ikasturte honetako bigarren saioa, lehen hiruhilekoan "Hedatu" programa eta herriko egoera soziolingustikoaren ingurukoa saioa egin baitzen. Saio guztietara Eneritz Albizu UEMAko kidea etorri da.