Inauteri festa ederra ospatu dugu!

Gaur arratsaldean Inauteri festa ospatu dugu Zaldibian!

Zaldibiako kaleak pailazo, arrantzale, zonbi-momia-banpiro-saguzar, esploratzaile, kirolari, kazetari, hondartzako jende eta beste hainbatetaz bete dira.

Desfilearen ondoren plazan dantzak egin dira, kalejiran ibili gara eta txokolate beroa bizkotxoekin hartu dugu.

16:00etatik aurrera ere jaiak jarraitu egin du, buruhandi eta musikarekin!

Denon artean egindako jaia ederki atera da, jende askoren partehartze eta laguntzarekin. Mila esker eta ondo pasa inauteriak!