IKASTURTE AMAIERAKO JOLASETAN ETA EMANALDIAN PRIMERAN IBILI GINEN

Ikasturtea amaitzeko egun berezia izan genuen ekainaren 21ean.

Urtero bezala ikasturtea agurtzeko egun berezia antolatu genuen. Goizean zehar HHkoak jolas gune berezia izan zuten frontoian eta LHko ikasleek ere ginkana erraldoi bat egin zuten. 

Arratsaldean berriz jaialdi polit batekin eman genion bukaera aurtengoari eta bide batez LH6ko ikasleak agurtu genituen. Lauetatik aurrera jaiak plazan jarraitu zuen, guraso elkartearen eskutik: apar festa, henna, aurpegia margotzea...

Eskerrik asko guraso elkalteari merienda goxoa prestatu zigutelako, jaialdia aurrera ateratzeko laguntza eman zigutenei eta bertaratu zineten guraso, ikasle eta herritar guztioi. 

ONDO PASA UDARA