HAUR bat HELDU bat ekimena

Ekimen berri bat abiatzera goaz. Eskola orduz kanpo heldu bat eta haur bat elkartu, eta zenbait astetan elkarrekin irakurketa saioa bat egitea proposatzen dugu.

Eskola arrakastarako eragina izan dezakeen proposamen bat da, irakurmena hobetzea helburu duena. Bereziki heldu batekin EUSKARAz irakurtzeko  aukerarik gutxiena dutenei zuzenduko ekimena da.

 

Animatuko zara? Eskolak  proposatuko ditu ikasleak, eta familia ados badago, heldu boluntario bat izendatuko zaio. Elkarrekin asteko eguna eta ordua adostu, eta IRAKURTZERA!

 

Irakurketarako espazioa, hasieran behintzat, ESKOLAKO LIBURUTEGIA izango da. Edo eskolan irakurketarako prestatuta dagoen beste edozein espazioa. 

 

Aurreko urteetan LIBURUTEGI TUTORIZATUA ekimenetik eratorri da proposamen hau, ikasleentzat ahalik eta  eraginkorrena izango diren jarduerak aurkitu  nahian. Kataluiniako LECXIT programatik hartu dugu ideia.

 

Boluntario moduan parte hartu nahi baduzu, edo ekimenaren inguruko beste edozein xehetasun jakin nahi baduzu jar zaitez eskolarekin edo ekimen honetan dabiltzanekin harremanetan.