Hasi da Kantu Jira

Ikasturteko lehen Kantu Jira ospatu dugu.

Gaur goizean eman diogu hasiera ikasturte honetako Kantu Jirari. Lehen Hezkuntzako 3.mailako eta 5.mailako ikasleekin eta plazara gerturatu diren senide eta herritarrekin batera hasi dugu hilero ospatu ohi dugun Kantu Jira. Eskolako kantutegiko kanta batzuen doinuaz gozatu ahal izan dugu, Lau teilatu, Ilargia eta Txoria txori abestiez hain zuzen; baita berriagoa den Bulegoren Zure begi horiek abestiaren akordeekin dantzatu ere.

Bidea hasita, hurrengo saioetan ere gurekin kantatzera hurbil zaitezten gonbidatzen zaituztegu.

Hurrengo Kantu Jirara arte.