Gurasoak eta irakasleak elkarrekin izan ziren HITZALDIAN

"Euskara, Kulturartekotasuna, Komunikazioa" gaiari buruzko saioan elkartu ziren ikasturte hontan eskolan berriak diren irakasleak eta zenbait guraso.

Amelia Barquin eta Karmele Perez-ek gidatu zuten 2 ordu iraun zuen saioa. Aldibereko itzulpena egin zen euskaraz ulertzen ez zutenentzat. 

Bukaeran, parte hartzaileei saiori buruzko hitz edo esaldi bat esatea proposatu zitzaien, eta entzun ziren batzuk izan ziren: gai interesgarria, saio hunkigarria, ezinbestean egin beharreko bidea, gizarte hobe bat osatzeko pausuak...