EUSKARAren jabekuntza Mugimendu Autonomoan

Irakasle eta hainbat eragileren arreta piztutzen dau gaiak eta gogoeta garrantzitsua da. KARMELE Perez Lizarralde unibertsitateko irakasle eta ikerlaria izan da gure eskolan, egiten diren praktika onak behatzen.

Aditu eta arituen arteko lankidetza eta kooperazioa ezinbestekoa da gure praktikaz behatu, aztertu eta hobetzen joateko. Gelako saioak, OLALDE basoko saioak eta hizkuntzaren inguruko dokumentazioak behatu zituen.

Hainbat praktika on identifikatu ditugu, mantentzekoak: gela guztietan liburutegi txokoa izatea ekosistema horrekin erlazionatua, olerki-ahokorapilo-ipuin-asmakizun-errimak sistematikoki lantzea, erabakitakoak dokumentatu eta sistematizatzea, erabakitakoak beteko direla ziurtatzeko mekanismoak adostea, elkar eragina sustatzea, beharrezkoa denean ikasleen arteko elkarrizketetan sartzea euskara ekartzeko etab.

Egun hauetan, Hizkuntza Proiektua berritzen ari garenean, AHOZKOTASUNA lantzeko jarduerei buruz hausnartzen ari gara, EUSKARAzko komunikazio gaitasuna ikasle guztiek behar bezala garatu dezaten bermatzeko eta sistematizatzeko.

Karmelek duela hainbat urtetik du harremana eskolarekin, Euskara eta Kulturartekotasuna ekimenaren baitan.