Euskararen erabilera sustatzeko estrategien inguruko hausnarketa UEMArekin

Atzo formazio saioa izan genuen irakasle talde osoak, AMAIA UGALDE Uema teknikariaren eskutik. Euskararen erabilerak eskolan izan duen beherakadaz, eta horri aurre egiteko moduez aritu ginen.

Euskararen erabilerak herrian nahiz eskolan izan duen bilakaeran ingurukoa datuak azaldu zizkigun. Duela 2 urte egin ziren neurketean, bai herrian eta baita eskolako jolasaldietan ere.  Eskolak, erabilera horretan eragin dezakenez, eskuhartze eta estrategia bateratuak adostu nahi dira, bai umeekiko eta bai familekiko.