EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU

Gaur ospatu dugu Euskararen Eguna, eguraldia lagun, eguzki izpiek ere goxatu digute eta giro politean ospatzeko aukera izan dugu herriko plazan, haurrak eta helduak, denok elkarrekin.
Astean zehar, ura gai hartuta, EUSKARA ZAPARRADA izan dugu, urarekin zerikusia duten hitzak ezagutzeko aukera izan dugu denon laguntzaz, Zaldibiko hitzak, ingurukoak nahiz hizkuntza ezberdinetan erakutsi dizkigutenak. Ze aberastasuna gure euskarak!!

Plazan, berriz, Kantu Jira herrikoia egin dugu, eskolako trikitilariz eta gitarra joleez lagunduta, "Ni euri tanta banintz... ", " Ixil-ixilik" eta "Txoria txori" abestu ditugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!! Eta gogoratu, 365 egun ditugu urtean euskaraz jarduteko, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!!

Aurten hitzen murala osatzen GAZTELEKUko gaztetxoek ere, eskolako ikasle ohiek, egin dute ekarpena hainbat hitz proposatuz. Eskerrik asko denei!