Euskararen Eguna Lardizabalen

Gaurkoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eskolan, ordea, astean zehar gure euskarazko hitz kuttunenekin horma-irudia osatu dugu, eta ostiral eguerdian elkarrekin abestu dugu.

Astean zehar eskola komunitateko partaide guztiok gure euskarazko hitz kuttunenekin horma-irudia osatu dugu, eta ostiral eguerdian denok elkarrekin Euskal Herrian Euskaraz eta Txoriak Txori abestiak abestu ditugu. 

Herrian ere ekitaldi ezberdinak egin dira egun honen harira. Gaur arratsaldean ere izanen da zertaz gozatua, izan ere, haurrentzako film emanaldian egongo dira Karreaneko ganbaran. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen

Hala ere, gogoratu egunero dela Euskararen Eguna!