Euskara, Kulturartekotasuna eta komunikazioa. Ikasturte amaierako saioa.

Aste honetan izan da proiektuko "talde hedatua"-ren lan saioa.

"Talde Hedatua" irakasle, guraso, udal ordezkari, UEMA, Berritzegune eta Etxekonekok Elkartearen ordezkariek osatzen dute, HUHEZIko Amelia Barquin eta Karmele Perez gidaritzapean. Saioaren helburua izan zen ikasturte honetako proposamena, hau da, probatu diren komunikatzeko modu  eta kanal berriak, hainbat eragilerekin egin diren saioak... kontrastatzea.  

Ekimen hau bide baten hasiera dela ikusten da, eta datozen ikasturteetan bide beretik jarraitzeko asmo eta gogoak berretsi dira.

Euskararen erabilera eta kulturartekotasuna Zaldibiako Herri Eskolan