Euskara eta kulturartekotasunari buruz solasean

Urtero moduan ikasturte hasieran gai honi buruzko saioa egin da udaletxean. Irakasle berriei, familiei eta herritarrei zuzendutako hitzaldia izan zen.

Eskolako hiru gurasok. Nahikarik, Flaviok eta Ainarak, beraien bizipenetatik  jasotakoak kontatu zituzten, eta bertaratutakoei hainbat azalpen, gomendio eta galdera luzatu zizkieten. Amelia Barquinek ere, gai hauetan aditua denak, saioaren zati bat eman zuen. 

Urtero bezala, gogoetarako eta solasaldirako gune interesgarria.