Eskoletako urmaelen sareko aurkezpen bideoan, Olalde parkeko urmaela eta 5. eta 6.mailako ikaslea

Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.

Aurkezpen bideoan, egitasmoko protagonistetako bi, Iñaki Sanz-Azkue eta Ane Fernandez agertzen dira. Horretaz gain, Olalde parkeko urmaela eta 5. eta 6.mailako ikasleak Iñaki Sanzekin burututako lan bateko bideo zatiak ere ikusi daitezke.