Eskerrik asko MAITE!

Aurreko ostegunean Gorputz Hezkuntzako saioetan landutako dantzekin emanaldia egin genuen, eta ekitaldi hori aprobetxatu genuen Maiteri bere lan ibilbidea eskertzeko.

Maite Garmendia irakasleak  urte asko pasa ditu gure eskolan, eta eskolako irakasle batek izan ditzaken zeregin guztietatik pasa da. Orain irakaskuntzatik erretiratzeko garaia iritsi zaio, eta eskolan egindako lana eskertu nahi izan diogu. Bere ibilbideari errepaso egin, bertsoa kantatu eta txalo zaparrada eskaini genion. Guraso Elkarteak lore sorta oparitu zion.

Ikasleek berriz, mailaz maila, Ibon eta Urtzi irakasleekin landutako dantzen erakustaldia egin zuten.

Bukatzeko "diskoteka" egin zen, musika eta dantza denok batera!!!