Bideotutoriala grabatzen

Jai batzordekoak musika ekipoaren bideotutoriala grabatzen aritu gara egun hauetan

Musika ekipoa montatzeak zailtasunak ekar ditzakeela kontuan izanda, jai batzordetik bideotutorial bat egitea pentsatu dugu, hurrengo ikuskizunetan zertxobait errazagoa izateko asmotan. Lehenik irudiak grabatu genituen eta gaurkoan ahotsak grabatzen aritu gara, bideo muntai osoa ikusteko zertxobait itxaron beharko dugu oraindik, baina berehala egongo da prest!!!