BERTSO SAIO EDERRAZ GOZATZEKO AUKERA IZAN DUGU AURTEN ERE!

Urtero bezala ZAPIAK BAT elkarteak antolatutako bertso saioa izan genuen atzo antzokian.

Lehen hezkuntzako 3.,4.,5. eta 6.mailako ikasleek atzo arratsaldean ZAPIAK BAT Elkarteak antolatutako bertso saioaz gozatzeko aukera izan zuten.

Zenbait guraso eta herritar ere bertaratu ziren. Saio  partehartzaile eta dibertigarria izan zen.

Eskerrik asko ZAPIAK BAT elkarteari, Alaitz Sarasola gai jartzaileari eta parte hartu zuten bertsolariei, Maide Garmendia, June Aiestaran, Bixente Gorostidi eta Mikel Etxezarretari.

Hurrengo batean  ere gustora entzungo zaituztegu.