ARANZADIKOEN BISITA!

Gaurkoan, Aranzadikoak etorri dira narrastien, anfibioen, ekosistemen eta Urmaelaren inguruko azalpen batzuk ematera.

Zein suertea gurea! Gaur, Aranzadiko Zientzia elkarteko, Ane, Ion eta Melina etorri dira hainbeste behar genituen hainbat azalpen ematera. Gelan, ekosistemak, animaliak eta landareak ikusten ari gara eta honekin lotura eginez, hainbat jarduera egin ditugu Urmaelaren inguruan.

Asko ikasi dugu ezagutzen genituen narrasti eta anfibioen inguruan baina baita, ezagutzen ez genituen beste hainbeste espezieren inguruan ere. Gainera, beraiek nola lan egiten duten ere erakutsi digute, zein tresna erabiltzen dituzte... 

Bukatzeko, laginketak egiten egon gara. Melina, Urmaelean sartu eta bertan ikusi dituen espezie desberdinak hartu ditu. Hauek banan-bana aztertu ditugu, beraien ezaugarriak, koloreak... 

Asko ikasi dugu baina oraindik zenbat dugun ikasteko...!