Antzerki tailerra abian da Lardizabal eskolan

Etxekonekok, Lardizabal herri eskola eta Zaldibiako Udalaren eskutik antzerki tailerra martxan jartzera doa.

Elkarbizitza Batzordeak proposatuta egingo den Antzerki Tailerrean izena eman du hainbat jendek.  Oraindik ere norbaitek nahi badu urtarrilean esan dezake eskolan. Ostegun arratsaldeetan izango da. Hasi aurretik bilera egingo da izena eman duten guztiekin antolaketa nola izango den azalteko. Antzerki-tailer honetan  kultur-artekotasunaren inguruko gaiak landuko dira.