ANTZERKI EMANALDI ARRAKASTATSUA

Pasa den ostegunean, ekainak 16, ikasturte guztian egindakoaren emaitza ikusi ahal izan zen ANTZOKIAN

Badira urte batzuk antzerki tailerrak hasi zirela, bai eskola ordu barruan eta baita eskola orduz kanpo ere. 

COVID19ak eragindako etenaldian ez da herri osoari zabaldutako emanaldirik izan, baina oraingoan bai! 3 ikasle talderen eta helduen taldearen  saioak ikusi genituen. Antzokia lepo bete zen eta emanaldi bikaina ikusi ahal izan zen. 40 antzezletik  gora pasa ziren eskenatokitik, guztiak KRISTINA ROPERO antzerki irakaslearen gidaritzapean. Lan bikaina berea ere. Lore sorta oparitu zioten bere ikasle izan direnek. 

Txalo zaparraden  ondoren, merezitako afari merienda egin zuten parte hartzaile guztiek. ZORIONAK DENOI!