ANIMALIEN GORPUTZA ERE ALDATZEN DA

Zer ikusiko genuke zapaburu bat nola hazten den aztertuko bagenu?

Metamorfosia zer den ikusi dugu gelan, hainbat bideoen laguntzaz. Zakatzak birika bihurtzen direla eta gorputza uretan bizitzetik, lehorrean bizitzera pasatzeko moldatzen dela. 

Behin hau ezagututa eta ulertuta, Urmaelera joan gara pixkanaka-pixkanaka zapaburuak igeltxo nola bihurtzen diren ikusteko helburuarekin. Normala al da horrenbeste aldaketa gorputzean? Animalia guztiek gauza bera egiten al dute?

Denetik ikusi dugu, zapaburuak buztanarekin soilik, hankatxoak atera zaizkien zapaburuak, igelak, arrautzak, uretako sugandilak... Hasieran, ikusi eta harrapatzea kosta zaigun arren, behin martxa hartu dugunean, geroz eta gehiago ikusi eta harrapatu ditugu. Hori bai, gure helburua beti, bere habitatean lasai eta zainduz mantentzea izan da. Beraz, harrapatu bezain laister, askatu ditugu. 

Beraz, hemendik aurrera, Urmaelera bisita jarraiak egingo ditugu eta sarearen bidez, zapaburuak harrapatuko ditugu metamorfosia nola doan ikusteko.