25/26 ikasturte amaierako eguna

Ostiralean eman genion ikasturteari amaiera, goizean jolasetan mugilduta eta arratsaldean azken jaia ospatuz, dantza emanaldia eskainiz etxeko guzitiei.

Egun sargoriarekin eman genion itxiera aurtengo ikasturteari. Goizean jolasetan pozik ibili ginen txiki nahiz handi eta arratsaldean itxiera eman genion dantzaldiarekin, udari ongi etorria emanez. Amaitzeko, 6.mailakoak agurtu genituen, haien eskolako ibilbideari errepasoa eginez bertso batzuk abestuz. Datorrenerako onena opa dizuegu!!

Amaitzeko, gurasoek merienda goxoa banatu ziguten eta festak jarraipena izan zuen plazan .

Gozatu oporrak eta bueltan elkartuko gara!!