2024/25 IKASTURTEARI AGURRA

Ikasturteko azken egunean, eskolari agurra eman genion udari ongi-etorria emanez.

Goizean jolasak egin genituen eta arratsaldean dantzen jaialdia. 6.mailakoen aurkezpena lagun, zenbat artista ikusteko aukera izan genuen!! Ondoren, irakasleek ere dantza egin zuten 6.mailako gurasoekin batera.

10 urtez eskolan egon diren 6.mailakoak bertso batekin agurtu genituen. Bide berrian zoriontsu izan daitezela!! 

Guraso elkarteak merienda goxoa banatu zien amaieran eta festari jarraipena eman zien plazan jolas ezberdin eta ur festarekin. 

Ikasturte berriaren zain geldituko gara... Orain, GOZATU OPORRAK!!