Zubitara goizpasa

Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak Zubitara joan ziren atzo. Bidean zaldiak, astoak, pottokak, oiloak, txakurrak... ikusi zituzten. Zuhaitzetatik eroritako adar, hosto eta zenbait fruitu ikusi, ikutu eta ezagutu zituzte.

Zubita iristean hamaiketakoa egin eta berriz ere eskolako bidea hartu zuten.Udazken giroko goiz polita igaro zuten guztiek elkarrekin.