Zorionak Tooba eta Lide!!

Larunbatean 4 urte bete zituzten Lide eta Toobak. Eskolan gaur ospatu dugu.

Eguzkiari pozik eman dizkie 4 bira, 4 urteren seinale. Ondoren, kandelei putz egin eta ekarri dizkiguten bizkotxo eta tarta goxo-goxoak jan ditugu. Mila esker!! Txokolate eta marrubizko muxuak laguntxoen partetik!!