Zorionak Hegoa!!!

Ekainaren 23an Hegoak 6 urte beteko ditu eta oporretan gaudenez gaur ospatu ditugu gelakideekin batera. Eguzkiari sei bira egin eta egindako bizi ibilbidearen inguruan solasaldian aritu gara. Oroitzapen politak birgogoratu ditugu. Jarraian,  bizkotxo goxo goxoa jan dugu. Eskarrik asko!!!

Mila kilo zorion Hegoa!!!