Zorionak eta Urte Berri On!

Aurtengo Gabonak familian eta giro onean pasako dituzuelakoan, opor zoriontsuak opa nahi dizkizuegu eskolatik.

BERTSOA

Iritsi dira gabonak eta
elur zuria zerutik
elur panpina eta bonboia
jende guztin eskutatik
ta Olentzero poz handiena
beste poz guztin gainetik
familiakin ondo pasatu
hori hola da betitik
gabonak ongi igarotzeko
diogu Lardizabaldik.

 

Bertsoaren doinua: Benito Lertxundi – Itsasoari begira

 

 

Opor onak pasa eta hurrengo urte arte!