ZALDIBIAKO SANTA FE JAIAK

Festak hasten dira Zaldibian urriak 3an. Zaldibiako Santa Fe jaiak urriak 3-4-5-6-11 eta 12 izango dira.

URRIAK 3:

19:00etan txupinazoa botako dute eta gero Goiztiri txaranga egongo da.

URRIAK 4: UMEEN EGUNA

Umeen egunean barrakak euro batean egongo dira egun osoan zehar.

Play back lehiaketa 17:00etan izango da. Ondoren, disko festa eta merienda egongo dira.

URRIAK 5: DISFRAZ EGUNA

14:30etan arroz bazkaria egongo da plazan.

20:00etan Zutik elektrotxaranga egongo da.

URRIAK 6:

17:00etan euskal dantza emanaldia egongo da Iztueta dantza taldearen eskutik.

18:30etan pilota partidak egongo dira.

URRIAK 11:

19:30etan patata tortila lehiaketa egongo da.

21:00etan tortilen aurkezpena.

22:30etan bingoa egongo da.

URRIAK 12: KUADRILA EGUNA

11:30etan sega saioa egongo da.

14:30etan kuadrilen eguneko bazkaria izango da plazan.

 

Egileak: LH3 Izar, Shaima eta Elorri.