Zaldibiako LH6ko ikasleak: "Askeak izateko jaio gara!"

Generoaren eta rolen inguruan Zaldibiako Lardizabal eskolako LH6ko ikasleek 2021/2022 ikasturtean eginiko bideoa.

Zaldibitar guztien berdintasunean eta aniztasun ororen aitortzan oinarrituko den herri baten aldarria izan nahi du abesti eder honen antzezpenak.

Ikasturte honetan ere, ikuspegi hezkidetzaileaz eskola komunitatean urratsak ematen jarraitu dugu.

Ikasle nahiz eskola komunitateko PERTSONEN berezitasunen arabera, izaera eta gorputz  ezberdinak aitortuz eta onartuz, generotik at gure egunerokoan praktika hezitzaile berriak landu ditugu.

Praktikan jarri ere bai! Neska mutilei egokitutako rolak, baloreak, portaerak ... trasmititu gabe hezteko testuinguru berriak sortuz lan kolektibo eraikitzailea egin dugu.