Zaldibiako laugarren mailako taldekideak Beasaingo V.Errelebo Lasterketan Txapeldunak

Urriaren 31n, larunbatean, Bealak taldeak, Beasaingo V.Errelebo Lasterketa antolatu zuen.
Atletismoko froga hau, 2015/2016 ikasturteko Goierriko Eskola-Kirolako egutegian sartuta zegoen eta  Goierriko ikastetxeetako 3.mailatik 6.mailara bitarteko ia 700 ikaslek parte hartu zuten.

Zaldibiako Lardizabal Herri eskolatik lau taldetan banatuta 15 ikaslek parte hartu zuten. 3.mailatik 2 talde, 4.mailatik talde bat eta 6.mailatik talde bat.
Zaharrenak txapelketarako sailkatu ziren, baina azkenean ez zuten lortu podiumera igotzea. Aldiz, 4.mailako Ibai Albisu Irastorza, Eñaut Berger Armendariz, Ortzi Garmendia Jauregi eta Aner Imaz Munduate ikasleek lortu zuten sailkatzea, Zorionak!
Amaitzeko, zoriondu nahi ditugu parte hartu zuten ikasle guztiak, batez ere Zaldibiatik joan zirenak, eta animatu jarraitzeko kirola egiten eta parte hartzen ikasturtean zehar antolatzen diren kirol frogetan.