Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleak Beasaingo VI. Errelebo Lasterketan

Urriaren 22an, larunbatean, Bealak taldeak, Beasaingo VI.Errelebo Lasterketa antolatu zuen.
Atletismoko froga hau, 2016/2017 ikasturteko Goierriko Eskola-Kirolako egutegian sartuta zegoen eta  Goierriko ikastetxeetako 3.mailatik 6.mailara bitarteko ia 700 ikaslek parte hartu zuten.

Zaldibiako Lardizabal Herri eskolatik 6 taldeetan banatuta 26 ikaslek, 8 neskek eta 18 mutilek, parte hartu zuten. 3.mailatik 2 talde, 4.mailatik  beste bi talde eta 5. eta 6.mailatik talde bana.
Ikasle guztiak oso gustura ibili ziren eta 5.mailako mutilak,  Ibai Albisu Irastorza, Eñaut Berger Armendariz, Ortzi Garmendia Jauregi eta Alar Mendizabal Izagirre,  hirugarrenak geratu ziren, Zorionak!

Amaitzeko, zoriondu nahi ditugu parte hartu zuten ikasle guztiak, batez ere Zaldibiatik joan zirenak, eta animatu jarraitzeko kirola egiten eta parte hartzen ikasturtean zehar antolatzen diren kirol frogetan.