Zaldibiako haurrek Beasaingo VII. errelebo lasterketan parte hartu zuten

Pasa den urriaren 21ean, Bealak taldeak Beasaingo VII. Errelebo Lasterketa antolatu zuen, 2017/2018 ikasturteko Goierriko Eskola-Kirolako egutegiaren barruan. Goierriko ikastetxeetako 3.mailatik 6.mailara bitarteko ia 700 ikaslek parte hartu zuten, Zaldibiakoek barne. Zenbait argazki barruan ikusgai.

Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolatik 23 ikaslek, 8 neskek eta 15 mutilek, parte hartu zuten, bost taldetan banatuta. 3.mailatik, 4. mailatik eta 6. mailatik talde bana, 5.mailatik bi talde.
Ikasle guztiak oso gustura ibili ziren eta 6. mailako mutilek, Ibai Albisu Irastorza, Eñaut Berger Armendariz, Ortzi Garmendia Jauregi eta Alar Mendizabal Izagirre, lehenengo postua lortu zuten. Zorionak!

Amaitzeko, zoriondu nahi ditugu parte hartu zuten ikasle guztiak, batez ere Zaldibiatik joandakoak. Era berean, kirola egiten jarraitzera eta ikasturtean zehar antolatzen diren kirol frogetan parte hartzera animatu nahi ditugu.