Zaldibiako alebin neskak Gipuzkoako txapeldunordeak

Lardizabalgo  alebin nesken taldeak Eskola kiroleko esku pilota txapelketan emaitza bikaina lortu du.

Martxoaren 14ean, Hernaniko taldearen aurka finalerdia irabazi ondoren, Zaldibiako nesken taldeak, pasa den larunbatean  martxoak 28, Donostiako Loiola auzoan, Esku pilotako Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuen.

Final hau, bizia bezain polita, Ataungo Joxemiel Barandiaran  taldearen aurka jokatu zuten zaldibiarrek.

Zorionak Sara Etxabe, Maren Mendizabal eta Intza Olano!

Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu, asko direla eskola kiroleko kirol ezberdinetan parte hartzen ari diren Zaldibiako neska mutilak. Aurrerantzean ere jarraitu horrela.