Zaldibiako alebin neskak Gipuzkoako txapeldunak.

Lardizabalgo  alebin nesken taldeak Eskola kiroleko esku pilota txapelketan emaitza bikaina lortu du. 

Martxoaren 10ean, Zarautzko Orokieta B taldearen aurka finalerdia irabazi ondoren, Zaldibiako nesken taldeak, pasa den larunbatean  martxoak 19, Alegiko pilotalekuan, Esku pilotako Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuen.
Finala polita, Zarautzko Orokieta A  taldearen aurka jokatu zuten zaldibiarrek.
Zorionak Sara Etxabe, Maren Mendizabal eta Intza Olano!
Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu, asko direla eskola kiroleko kirol ezberdinetan parte hartzen ari diren Zaldibiako neska mutilak. Aurrerantzean ere jarraitu horrela.