"Utopia Konkretuen laborategian" parte hartu dugu

Ostegun eta ostiralean, 5 txandatan banatuta, Lehen Hezkuntza 4., 5. eta 6. mailako ikasleak udaletxeko aretoan izan ziren

Xotil Natke eta bere lan taldearekin batera (@uniinnsbruck-eko ikasleak)  aritu dira Lardizabalgo ikasleak.

Udaletxeko aretoko hormetako irudietan, arkitektura ikasleek azaroan jasotakotik eratorritako proposamenak  zeuden. Ikasleek horietako batzuk hautatu eta hautapen horiek arrazoitu zituzten.  Unean bertan beraien aukerak pantailan ikusi ahal izan zituzten, benetan nola geratuko litzatekeen irudikatuz. 

Herriko plazaren diseinuan parte hartzen ari dira ikasleak, herriko beste hainbat elkarte eta eragile bezala. Espazio sorkuntza auzolanez. 

Mila esker aukera hau emateagatik, @xnatke