Urteko lehen Baso Eskola

Elurrak eta hotzak ez gaitu kikildu eta asteazkenero bezala basora joan gara.

Oporretatik bueltan lehen eguna eta asteazkenero bezala basora joan gara. Baso aldaketa tokatzen zenez eta tenperaturak asko laguntzen ez zuenez behintzat Etxaisko basoa ezagutzera joan gara. Bideaz gozatu dugu eta baita baso elurtuaz ere. Eskuak nahiko hoztu zaizkigunean eskolara bueltatu gara eta bertan egin dugu hamaiketakoa. Datorren asterarte, Etxais!