"Uraren sekretua"

Hodei magoaren "Uraren sekretua" ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Zaldibiako ikasleak.

Eskola Agenda 2030 proiektuarekin lotuta, Uraren inguruko ikas-egoerak lantzen hasi dira eskolan. Gaia girotu eta hasiera polita emateko asmoz, atzo Hodei magoaren saioaz gozatu ahal izan zuten. Zaldibiako antzokira gerturatu ziren HH 4tik LH 6ra bitarteko ikasleak.

Saioa Lardizabal eskolak eta Zaldibiako Udalak antolatu zuten elkarlanean.