Uraren inguruan talde elkarreragileak

Joan den ostegunean talde elkarreragileen saioa izan genuen Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailan. Bertan urarekin erlazionatutako jarduerak eraman genituen aurrera, orain eskolan gai hori lantzen ari garelako. Liburutegian, “Hodei Tripontzia” ipuinaren kontaketaz gozatzeko aukera izan genuen. Zientzia ekosisteman urarekin esperimentatzen ibili ginen eta bertan objektuak nola jokatzen duten ikusten. Objektuak uraren bolumena aldatzen zuten, objektuek uretan flotatzen zuten edo urperatzen ziren ikusten ibili ginen. Arte ekosisteman, berriz “Ur tanta” jolasean ibili ginen jolasten, antzara-jokoaren antzekoa dena, oso ondo pasatu genuen! Azkenik, Musika gelan, uraren eta soinuaren arteko erlazioaren inguruan ikasteko aukera izan genuen, soinuak eragiten dituen uhinak uretan ikusiz esaterako. Era berean, kristalezko kopa batzuk urez betez, instrumentu bilakatu daitezkeela ere ikasi genuen eta hauekin soinua nola atera ikasi genuen! Ederki joan zen arratsaldea eta oso ondo pasa genuen!