Udaberriko altxorren bila baso eskolan

Gaurkoan goiz osoan zehar ibili gara OLALDE parkean HH5 taldeko ikasleak.

Basoari baimena eskatu diogu  txistua joaz eta itsatsi- itsatsi jolasa egin dugu. “Egun on Basoa!" era ezberdinetara egin dugu:  saguzarren modura, basurdeen modura, txorien modura…

Gero, udaberriko altxorren bila ibili gara. Ikerlarien betaurrekoak jantzi eta, basoak eskaini dizkigun hazi, lore, hosto eta fruitu ezberdinak kolorearen arabera multzokatu ditugu…. Bildutakoa behatu dugu eta udaberriak dituen kolore eta ezaugarriez hitz egin dugu.

Jolas librean ibili ondoren 11tako goxoa egin dugu.

Saioari bildutakoarekin barruko ekositemetan lanketa egiten jarraituko dugula adostuz bukatu dugu gaurko baso eskola saioa