TXORIMALOAK EGIN DITUGU!!

Aspaldian ari ginen gure baratzerako txorimaloak egiteko asmoarekin!!

Aurreko asteetan, taldetxoetan, nolako txorimaloak egin nahi genituen marraztu genuen eta baita txorimalo horiek egiteko behar genituen materialak zerrendatu ere.

Beharrezko gauza guztiak elkartu eta gure lanarekin bukatu ahal izan dugu. Goizean basora egindako irteeran buzoak hostoz bete genituen eta eskolara itzuli ginenean buruak ere jarri genizkien.

Agian oraindik apaingarriren bat beharko dute baina... politak geratu dira, ezta?