TXORIAK- KABIA - ARRAUTZAK -TXITAK

Azaroko hilabetean zehar lanketa interesgarrien inguruan aritu gara HHko Zientzia ekosisteman. Kairen ama, Maite, txori batek egndako kabiarekin eta beraiek etxean egindako kabi batekin etorri ziren gure gelara. Udazken garaian txoriek kabia egiten zutela azaldu zigun, bertan txoriek arrautzak jartzeko. Txorien inguruan LH1koek egindako lanketari esker azalpen zabalagoa jaso genuen. Horretarako, oktogonoan elkartu ginen beraiekin eta egindako txori panela erakutsi eta azaldu ziguten. Bertan Zaldibi inguruetan ibiltzen diren txoriak agertzen dira. Migrazioaren inguruan solastu genuen eta txoriek, kate- trofikoan duten garrantziaz ere bai. Bestela, xomorroak gainezka izango genituen gure inguru naturalean...Txoriek kabietan arrautzak jartzen dutela ere hitz egin genuen eta, arrautzaren bizi- prozesua gertutik bizi eta behatzeko, Goranek ( Aretzen amatxo) inkubadora batekin etorri zen eta zertarako zen azaldu zigun. Bertan 8 arrautza jarri genituen eta hurrengo egunetarako ikerketa lana eta arrautzen behaketa lanetan hasi ginen. Arrautzen zaintza behar bezala egiteko, Juan Joseren (Aretzen aitona) akonpainamendu paregabea izan dugu . Horrela, 18 egun pasa ondoren lehen hiru txita sortu ziren eta 19 egunerako beste hiru. Horietako txitatxo bat, Pati, hilik etorri zen. Txitatxo hori, Olaldeko parkean lurperatu eta agurtu genuen. Hurrengo egunetan txitatxoak pentsua eta ura emanez zaindu ditugu. Segituan handitu dira. Atzo Onintza hezitzaileak bere baserrira eraman ditu han libre hazten uzteko. Pua, Sua, Lilo, Pintxo, Alaia, Turbo txitak agurtu ditugu.