Txokolatezko udaberria

Gaur, ostirala eta udaberri hasiera!!! 

Gelan hasi berri dugun gaiari hasiera gozo bat eman nahi izan diogu! Horretarako, lehenik eta behin, jan ditzazkegun loreak zeintzuk diren aztertu dugu. Ondoren, Zaldibiko berdeguneetatik zehar ibili gara hauek bilatzen saiatzen. Aipatu bezala, udaberri hasiera da eta orain ari dira loreak loratzen, beraz, kosta zaigu lore hauek bilatzea. Hala ere, gutxi batzuk ikusi ditugunez, hauek bildu ditugu. 

Ondoren, behin osagaiak bilduta genituela, sukaldean esperimentu txiki bat egin dugu txokoloatearekin! Txokolatea urtu eta jaten diren lore hauen petaloak txokolatean nahastu ditugu...  

Mmmm... ze goxoa!!!! Zenbat gustatzen zaigun txokolatea!