TAULAK errepasatzen basoan

Basoko elementuekin 4ko taulak landu eta errepasatzeko txartel handiak sortu genituen. Biderketa adierazten zuten txartelak behatzak lokaztuta markatu genituen, eta emaitza adierazten zuen zenbakia naturako elementuekin osatu genuen.

Ondoren MEMORI jolasean aritu ginen sortutako txartelekin, gu ere bikoteka jarrita.  Txartelak buelta emanda jarri eta  biri buelta eman, ea eragiketa eta bere emaitza aurkitzen genituen. Aurkituz gero, txartelak guretzat. Txartel gehien lortzen zituen bikotea irabazle. 

 Sortutako jolasa eskolara eraman eta eskolan ere jolastu genuen handik egun pare batera.