Talde Elkarreragileak Haur Hezkuntzan

Talde Elkarreragileen saioa izan genuen Haur Hezkuntzan. Arratsalde polita pasa genuen elkarrekin.

Psiko gelan eraikuntzak egiten aritu ginen. Liburutegian "Arrosa eta leuna" ipuinaren kontaketa izan genuen. Zientzia gelan "Antzar" jokoarekin ibili ginen eta arte gelan, jaio berri zaizkigun txiten inguruko liburuxkaren azala osatu genuen.

Mila esker Ibone, Nekane, Tatiana, Alazne eta Laida gurekin izateagatik!! Itzuli berriz ere nahi duzuenean!!