Talde elkarreragileak Haur Hezkuntzan

Atzo, talde elkarreragileen saioa izan zen Haur Hezkuntzan. Umeak, gurasoak eta hezitzaileak elkarrekin igaro zuten arratsaldea.

Udazkeneko abestiak entzun ondoren, udazkeneko marrazki politak egin zituzten musika ekosisteman. Liburutegian berriz,  "Artzain gezurtia" ipuinaren kontaketa izan zuten. Hizkuntza ekosisteman animalien irudi eta hizkiekin jolasean aritu ziren. Eta psikomotrizitate gelan zirkuitu ezberdinak burutu zituzten. 

Arratsalde polita igaro zuten guztiek elkarrekin. Eskerrik asko Xuban, Harriet, Onintza eta Khadija arratsaldea gurekin pasatzeagatik.