TALDE ELKARRERAGILEAK BUELTAN DIRA!

2025eko lehenengo talde-elkarreragileak egin genituen joan den ostiralean.

Arratsalde pasa ederra egin genuen 5. mailako ikasle, familia eta irakasleok. Mahai jolas, marrazki, papiroflexia eta sukaldaritzaz gozatzeko aukera bikaina izan genuen beste behin ere.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei!