Talde elkarreragileak

Aurreko ostegunean talde elkarreragileetako saioa izan genuen.

Oraingoan inauterien inguruko proposamenak izan genituen aukeran.Ostegun arratsaldea primeran pasa genuen etxekoekin batera!

Arte ekosisteman mozorro egunerako gitarrak eta mikrofonoak egin genituen. Matematika ekosisteman inauterietako antifaza apaindu genuen dado jolasak agintzen zuen moduan. Liburutegian Mielotxinen ipuina entzun genuen eta psikomotrizitate gelan zirkuito ezberdinak osatu genituen.

Eskerrik asko arratsaldea gurekin pasa zenuten guztioi!

Hamabost egun barru zuen zain izango gara berriro ere.