TALDE ELKARRERAGILEAK

Ikasturteko bigarren talde elkarreragileen saioa burutu genuen aurreko ostegunean. GAU BELTZAren inguruan antolatu genuen arratsaldea. Musika gelan abesten eta dantzatzen aritu ginen. Liburutegian ipuin kontaketaz gozatzeko aukera izan genuen. Arte ekosisteman kalabazen karetak egin genituen eta matematikako ekosisteman bingoan jolastu ginen.

Beste behin ere arratsalde ederra igaro genuen etxekoekin batera. Hamabost egun barru berriz elkartuko gara. Eskerrik asko parte hartu zenutenei!