Talde Elkareragileak HH4 eta HH5en

Atzo arratsaldean talde elkareragileak izan genituen

Atzokoan, talde elkareragileak zirela eta hainbat ekintza eraman genituen aurrera hainbat partaideren laguntzarekin. Bertan, salto gelan zirkuito bat osatu ahal izan zen, xapoketan jolasean ere aritu ginen, loreen eskulanak egiteko aukera ere izan genuen eta amaitzeko musikan hainbat musika tresnen soinuarekin jolas ezberdinak egin genituen. Bikain pasa genuen eta hurrengoaren zain geratzen gara.