Talde Elkar eragileetan NAIARA eta CLAUDIA gurasoekin

Gaur Talde Elkar-eragileak egin ditugu Lehen hezkuntzako 3. mailan. Izeiren ama Naiara eta Anastasiaren ama Claudia etorri zaizkigu. KORRKA TXIKIko petoak margotu eta WORDLE jolasa ikasi ditugu.Ane praktiketako ikaslea ere etorri da beste aldietan bezala, berarekin MATEMATIKA egin dugu, MATIFIC programa. Gemma da egun hauetan gure tutorea, eta berarentzat ere berria izan da Talde Elkar eragileetan egotea, gustura aritu da bera ere. Hurrengorako beste guraso batzuen esperoan geratzen gara. Animatu!!!